Colombiana
Bederatzi urte zituela gurasoen hilketa ikusi zuen Cataleya izeneko neskatxa kolonbiarrak. Urtetan mendekua hartzeko hezia, AEBetan bizi da orain, osaba mafiosoarentzat soldatapeko hiltzaile lana eginez. Momentua heltzean, baina, erabakia hartu beharko du: gurasoak mendekatu edo maite duen guztia alde batera utzi. Nikita, emakume hiltzailearen eredua sortu zuen Luc Bessonen gidoia du filmak.