Cohousing: lagun artean zahartzeko
Argentinan, Europa Iparraldean eta AEBetan, geroz eta zabalduago daude etxebizitza kolaboratiboak; sistema honekin, zahartzaroa bakardadean ez igarotzeko aukera du jendeak.
Adin batera iristean, ohiko lagun eta adiskideak galtzen ditugu, eta bakardadearen zama geroz eta pisutsuagoa bihurtzen da. Bestalde, geroz eta dependienteagoak bihurtzen gara, eta normalean seme-alaben edo gertuko senideen laguntza behar izaten dugu. Hori, edo zaha egoitza batera joan. Dena den, Argentina, Europa eta AEBetako hainbat eremutan beste alternatiba berri bat jarri dute martxan; cohousing-a.
Cohousing edo etxebizitza kolaboratiboen sistema sinplea da; auzo edo gune bateko etxebizitzak erosi, eta zahartzaroa elkarrekin igarotzeko prestatzen dira, bakardadea baztertuz. Cohousingari esker, adineko jendea elkarrekin bizi daiteke, baina etxebizitza propioak eskaintzen duen independentzia galdu gabe. Elkarrekin bazkaldu, planak egin, pasiatu, proiektuak gauzatu, elkar-lagundu... asko dira sistema honek eskaintzen dituen abantailak.