Coca-Colaren alkoholdun edaria
Lehen aldiz 130 urtetan, Coca-Colak alkoholdun edaria kaleratuko du; shōchū deitzen da eta Japonian aterako dute.
Coca-Cola edari konpainiak 130 urte bete ditu, eta bere ibilbidean lehen aldiz, alkoholdun edaria kaleratuko dute. Japonian jarriko dute salgai edari hau, eta shōchū destilatutako edaria, ura gasarekin eta bestelako elementuekin osaturik dago.
Japonian nahiko ohikoa da shōchū edaria; %25 alkohol gradu ditu, eta sakea edo ardoa baino indartsuagoa da. Aldiz, ez da vodka edota whiskya bezalakoa. Sakeak fama handiagoa duen arren, shōchū edaria gehiago kontsumitzen dute Japonian.
Eta zergatik Japonia? Coca-Colaren herrialde kuttunetako bat delako. Hain zuzen, beren esperimentu gehienak herrialde horretan kaleratzen dituzte; soilik 2016 urtean, 100 edari ezberdin jarri zituzten salgai. Esate baterako, Ayataka tea duen edariak arrakasta handia izan du bertan; horrekin batera, etengabe ateratzen dituzte edizio mugatuko Coca-Cola botilak.
Oraindik ikusteko dago alkoholdun edariak arrakasta duen hala ez; bitartean, Euskal Herrian urteak daramakigu Coca-Cola eta alkohola uztartzen; aupa kalimotxoa!