Coca Cola eta Diesel markek freskagarri ezagunaren plastiko botila birziklatuekin egindako arropak merkaturatu dituzte

Diesel eta Coca Colak, material birziklatuekin, edizio mugatuko bilduma bat egiteko elkartu dira. Bi marka ikoniko hauek “The (Re)Collection” merkaturatzea erabaki dute proiektu interesgarri batean.

Arropa bilduma hau botila birziklatuetan dagoen PET materialarekin eginak daude, eta baita kotoi birziklatuarekin ere. Helburua, material hauekin Diesel markaren estetika fresko eta modernoa Coca Colaren irudi ikonikoarekin uztartzea da, erakutsiz material birziklatuarekin ere moda modako arropak sortu daitezkeela.

Emaitza 12 pieza dira galtza, kamiseta, izerditzeko jertse eta txaketen artean, eta urriaren 7tik salgai daude. Ekintza honen helburua argia da: birziklatzearen garrantziaz kontzientziatzea moda munduko kontsumitzaileak ere. Diesel markako fundatzaileak berak hala adierazi du: “Coca Cola-rekin kolaboratu dugu moda sortu eta diseinatzeko metodo berriak esploratzeko eta erronka moduan hartu dugu gure bildumetan material birziklatuak sartzea”.