Cobra taldearen disko berria labetik ateratzeko prest

Gaur 'FYRE' disko berriaren bigarren aurrerapen kantua kaleratuko dute.

FYRE izena jarri diote Cobra taldearen bigarren diskoari. Euskal Herriko rock eta metal taldearen partaide dira David Gonzalez (Berri Txarrak taldeko baxu ohia), Josu Luengo (Gitarra Evirus69 taldean), Haritz Lete (Ahotsa Kokein taldean) eta Ekain Elorza (Bateria Morgan taldean).

Album berrian euskarazko bi abesti gehitu dituzte: Orominduak eta Legarreko Kanpaiak. Guztira hamar abestirekin osatu dute diskoa, eta osotasunean argitara udaberrian aterako duten arren, ostiralean, hilak 20, disko berriaren bigarren aurrerapen kantua kaleratuko dute. Ez galdu!

Hain justu, atera berri dute Legarreko Kanpaiak lehen singlea. Entzun hementxe!

 

 
 
 
Ver esta publicación en Instagram

COBRA - "LEGARREKO KANPAIAK" @ Martxoak / March 20 Marzo . - El viernes publicaremos el segundo adelanto de FYRE. Estad atentos! . - Ostiralean FYRE disko berriaren bigarren aurrerapen kantua kaleratuko dugu. Adi egon! . - Next friday we will unleash "Legarreko kanpaiak", the second single of FYRE, our new album. Stay tuned! . Mientras tanto / Bitartean / In the meantime.... ⚠PRE-ORDER FYRE ⚠ www.cobrarocks.com/fyre

Una publicación compartida de COBRA ROCK BAND (@cobrettirocks) el