CO2 maila pandemia aurreko mailara itzuli da
Konfinamenduak eta hegazkinen trafikoa murrizteak kutsadura mailak gutxitu bazituen ere, segituan itzuli gara puntu kritikora.
Duela urtebete munduko biztanleok etxean gorde ginen, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko. Itxialdiak ondorio positiboren bat ekarri bazuen, kutsadura mailaren murrizketa izan zen; zoritxarrez, isuritako CO2 maila berriro errekuperatu da, batez ere Txinan.
Datuen arabera, Txinako hiriburuan isuritako CO2 maila %35 murriztu zen 2020ean; aldiz, egun 2019ko maila berera itzuli da. Zientzialariek espero zuten kutsadura mailaren errekuperazioa, baina mantsoago gertatuko zela uste zuten. Hain zuzen, CO2 maila berriro errekuperatu izana ez da soilik giza faktoreengatik gertatu; haizeak eta hodeiek ere izan dute eraginik.
Txinan azkar errekuperatu da kutsadura maila, baina munduko beste eremuak ere ez daude urruti; hala, zientzialariek kalkulatu dutenaren arabera, Europak datozen hilabeteetan berreskuratuko du pandemia aurreko kutsadura maila.