CO2 igorpenak %6,3 hazi ziren 2021ean

Europar Batasunean CO2aren igorpenak hazi egin ziren erregai fosilak (petrolioa, gas naturala eta ikatza) direla eta.

Europar Batasuneko bataz besteko igoera %6,3koa izan zen koronabirusa geratzeko murrizketa arauak ezabatzen hasi ziren testuinguru batean. CO2 igorpenak berotegi orokorraren errudun nagusiak dira, klima-krisia eragiten duten igorpenen %75 ordezkatzen du. Muturreko baldintza klimatikoetan (negu luzeak edota uda oso beroak) gehiago sortzen dira, baita hazkunde ekonomikoagatik, biztanleriaren gehitzeagatik, garraioagatik, abeltzaintza masiboagatik eta jarduera industrialengatik. 

Eurostat-en arabera, 2021ean CO2 igorpenak Europar Batasuneko herrialde ia guztietan hazi egin ziren. Igoerarik handieneko herrialdeak hau lirateke: Bulgaria (%18 gehiago), Estonia (%13,1 gehiago), Eslovakia (%11,4 gehiago), Italia (%10,6 gehiago), Polonia (%8,6 gehiago) eta Espainia (%7,4 gehiago). Bi herrialdek soilik lortu zuten igorpen kopurua jaistea: Portugal (%5,5 gutxiago) eta Finlandia (%1,5 gutxiago). 

2021ko igorpenen igoera, batez ere, erregai fosil solidoen erabileraren igoerarekin lotura dago. Igoeraren %50 baino gehiago ordezkatzen du. Erregai fosil likidoak %29 ordezkatu zuten eta gas naturalak %21.