Cloudplayer

Azken urteetan Spotify, Google Music, Deezer edo Rdio bezalako zerbitzuak baliatu ditugu sarean musika entzuteko. CloudPlayer Android gailuetarako musika erreproduzitzailea beste aukera bat da; Google Drive, Dropbox edota OneDrive hodei zerbitzuetan dauzkagun kantak entzuteko aukera ematen du. Zure musika artxibategia nonnahi eskura, telefonoko memoriarik okupatu gabe.