Cincinati
Hiri honetan kokatzen da munduko metro hutsik luzeena. 100 urte baino gehiago ditu Ohioko herriaren azpian ezkutatzen den hiru kilometro eta erdi pasatxoko luzera duen trenbideak. XIX. mendean Cincinnati AEBetako zazpi hiri jendetsuenetako bat izanik, mende amaieran planifikatu zuten metroa eraikitzea, eta, azkenean, 1911n hasi ziren lurrazpiko sarea eraikitzen. Lehen Mundu Gerraren eta ondorengo krisiaren ondorioz baina, erdizka gelditu zen eraikitze prozesua. Gaur egun, Over-the-Rhine fundazioari esker, urtean bitan bisitatu daiteke jende askorentzat oraindik ere ezezaguna den trenbide utzia.