Chucho Valdesek kontzertua eskainiko du Biarritzen

Jazz kubatarraren maisua Gare du midi aretoan izango da larunbatean, 20.30ean. Beste hamar musikarirekin bilduko da taula gainean.

Kubako jazz musikaren maisu Chucho Valdesek kontzertua eskainiko du larunbatean, Biarritzeko Gare du midi aretoan. Les Beaux Jours jaialdiarekin bat eginez, Valdesek omenaldia egingo dio Irakere bere talde mitikoari, Afro Cuban Messengers taldeko hamar musikariekin batera. 20.30ean hasiko da kontzertua.

Bost Grammy sariren irabazlea da Valdes; piano jotzailea eta musika konpositorea, jazz afro-kubatar mugimenduaren musikari garrantzitsuenetako bat da. 73 urteko musikariak sustraietara joko du larunbateko kontzertuan, conga, mamboa, doinu klasikoak eta yoruba kantuak eskainiz.