Chillidaren obra aztergai

Marmoka Films eta Explora Films ekoiztetxeak Juan Barredo zuzendari espainiarraren gidaritzapean, hasi dira Chillida: lo profundo es el aire dokumentala errodatzen. Filmak, hainbat aditu bidailagun dituela, Donostia, Gasteiz, Paris, Madril edota Frankfurten dauden artistaren lanen azterketa egingo du. Era berean, eskultorearen familiako kideak ere agertuko dira, nolabait, artistatik haratago, Eduardo Chillida pertsona ere ikusleari hurbilarazteko. ETBren eta Eusko Jaurlaritzan laguntza jaso du.