Chengduko unibertsitatea, egun batez hutsik
Chengdu eskualdeko unibertsitatea egun batez hutsik egon da berriki. Ez da gertatu jai eguna zelako edota ikasle nahiz irakasleek greba egin zutelako. Afera da neska batek mutil laguna topatzeko oharra jarri zuela iragarki taulan, baita elkartzeko tokia zehaztu ere: unibertsitatearen kanpoaldea. Hain zuzen ere, fakultateen atarian pilatu ziren hainbat mutil. Neska, baina, ez zen azaldu. Bere adiskideek, hura babestearren, broma bat besterik ez zela izan esan zuten. Itsu-itsuan sinetsi zutenei ez zien, bada, txantxak grazia handirik egingo. Eta irakasleei, are gutxiago, jakina. Ala bai...