Cheetoak bazkaltzeko?
New Yorkeko Spotted Cheetah jatetxean plater guztiak Cheetoekin eginda daude!
Cheetoen zalea bazara, ezingo diozu jatetxe hau bisitatzeko tentazioari eutsi! New York hirian kokaturik dago Spotted Cheetah jatetxea, eta bertan zerbitzatzen duten janari guztia Cheetoekin eginda dago.
Cheetos markari omenaldia egiten dio jatetxeak, eta janariarekin batera, lokaleko dekorazio guztiak laranja koloreko litxarkeri famatuei erreferentzia egiten die; hala, paretetan ikusi dezakegu Cheetosen ikur den eguzkitako betaurrekodun tigre ezaguna.
Eta zer da Anne Burrel bertako txefak menuan eskaintzen duena? Hasteko, gaztaz, piperrez eta jalapeñoz lagundutako Cheetoak jan ditzakegu, Cheeto albondigak, Cheetoekin betetako tomate frijituak... ondoren, Cheeto nacho batzuk, pasta gazta, tomate eta Cheetoekin, Cheeto sandwichak... eta bai, postreetan ere, Cheetoak aurkituko ditugu!
Bota bistazo bat Spotted Cheetah jatetxearen menuari!