Che, un hombre nuevo

Ernesto Che Guevara iraultzailearen alderdirik intimoena erakusten du dokumental honek. Horretarako, orain arte ezkutuan egon diren artxiboak erabili ditu Bauerrek; Boliviako ejerzito militarrarenak edo Cheren alargun Aleida Marchek bere etxean gordetakoak, esaterako. Pertsonaiaren etengabeko ikasketa prozesua, pentsamoldea eta, azken finean, munduari begiratzeko zuen modu berezia ditu filmak ardatz.