“Change my style” ***

Gaztelupeko Hotsak zigiluak etengabe dihardu eskaintzeko zerbait interesgarria duten musikariak aurkitzeko lanean. Etxekoak nahiz atzerrikoak, Kataluniako Alex TNT kasu. Gaztea izan arren, Bartzelonakoak eskarmentu handia du blues, funk eta soularen alorrean. Gitarra jotzaile aparta da, eta horixe erakutsi du Change my style diskoan: funk eta soul kutsuko 12 kantu jaso ditu, sendoak eta beroak, baina bluesari muzin egin gabe. Koadrila ere ez du nolanahikoa: Rick Perkins pianista eta Julian Vaughn bateria (B.B. King, Johnny Copeland…)… Entzuteko modukoa, bai horixe.