CD Rom-ak mehatxatuta

Belize-ko ikertzaile talde batek CD Rom-entzat arriskutsua izan daitekeen ontto bat topatu du: Geotrichum onttoa. Izaki hau karbonoz eta nitrogenoz elikatzen da, CD-en osagaiak biak. Baina ez zaitezte gehiegi kezkatu, onttoaren bizi baldintzek, 30 graduko tenperatura eta %90ko hezetasuna, zeharo zailtzen baitute inguruotan agertzea. Tropikoetako disketxeek, aldiz, kontuan hartu beharko lukete.