Castle Crashers (Xbox 360)
RPG ukituak dituen arkade joko honen istorioa sinplea da. Erdi Aroan murgildu behar dugu, eta erregearen alabak bahitu dituztenen kontra egin. Hogei oztopo edo maila baino gehiago gainditu behar ditugu printzesak askatzeko. Bakarka jokatzeko aproposa da, baina hiru lagunen artean jokatuz gero, gehiago gozatuko dugu. Dan Paladin-ek diseinatutako irudiak ikusgarriak dira, marrazki bizidunak dirudite. Grafikoak eta pertsonaiak oso ondo eginak daude eta, haien umore beltz eta garratzari esker, gogotik barre eginaraziko digute.