Carrie & Lowell

2012an hil zitzaion ama, eta 2015ean bere gurasoen izena daraman lanarekin itzuli da. Bertan, haurtzaroko oroitzapenak eta bizitzaren inguruko hausnarketak abestu-xuxurlatzen ditu. Musikari dagokionez intimitate giroa sortzen duten melodiak aurkituko ditu entzuleak. Ia erritmo aldaketarik gabeko diskoa da; ez horregatik aspergarria. Ez du deus sobera, ez du deus falta. Lan tristea da, baina draman erori gabe. Poz malenkoniatsua helarazten du. Horren adibide da Should Have Known Better. Joandakoaren nostalgia nabari da, fatalitatea onartuz bizipoza galdu gabe. Laburbilduz: disko goxo eta lazgarria.