Carol

50eko hamarkadan, Carol emakume sofistikatua ez da senarrarekin oso pozik bizi. Egun batean, Therese ezagutuko du, Manhattango dendari bat. Orduan, bizitza aldatuko dien harremana hasiko dute. Azken urteetako maitasun istorio elegante, hunkigarri eta sinesgarrienetakoa izateaz gain, urteko aktore lanik onenetakoa eskaintzen dute Blanchettek eta Marak.