Car Finder AR
Zalantzarik gabe, despistatuentzako aplikazioa. Bezperan kotxea non aparkatu zuen ahazten duen horietakoa bazara, behar-beharrezkoa duzu app hau. Mugikorraren eskritorioan widget bat instalatzeko aukera eskaintzen du. Kotxea aparkatzerakoan, widget hori zanpatu (GPS gailua aktibatuta) eta kotxearen geo-posizioa gordeko du. Hurrengo egunean, aplikazioak dakarren errealitate areagotua erabiliz azkar-azkar aurkituko duzu autoa.