Captain Corellis Mandolin **
Shakespeare in Love sarituaren zuzendariak Louis Bernieres idazlearen eleberririk ederrena hartu zuen oinarri drama erromantiko bigun hau ehuntzeko. Bigarren Mundu Gerra puri-purian da, eta italiarrek Greziako Cefalonia uharte txikia bereganatu dute. Antonio Corelli kapitain italiarrak bere mandolinaren musika adina maite ditu neskatxak. Pelagia polita, baina, haren bihotzaren jabe eginen da. Nicholas Cage eta Penelope Cruzen artean kimikarik ez dago. Diabetikoak akabatzeko moduko drama erromantiko gozoa da.