Cañon ****
Talde gipuzkoarrak bizi duen metamorfosi nabarmenaren fruitua da Cañon. Boskote izatetik bikote izatera igaro da Munlet, eta hasierako ukitu elektroniko argia apur bat baretu da rock talde klasiko baten joeraren alde. Diskoan bildu dituzten 15 kanoikadetan programazioak, teklatuak, gitarrak eta nortasun handiko letrak biltzen dira. Potentziaz beteriko gitarra riffetatik abiatuta eraikitako punk eta elektronika zartada sendoa da Cañon. Gaztelaniazko hitzak direla eta, besteak beste, Paralisis Permanente datorkit burura. Zuzenekoetan eztanda egingo dute.