Camme

Norberak bere buruari ateratako argazki edo selfie-n arrakastari jarraipena emateko aplikazio baliagarria. Smartphone-a ukitu gabe bakoitzak bere buruari argazkiak ateratzeko aukera ematen du. Lehenik, gailua nahi duzun posizioan jarri beharko duzu. Ondoren, metro bat eta bost metro arteko distantziara jarri eta argazkia ateratzeko keinua egin beharko duzu: eskua altxatu eta ukabila itxi. Orduan, hiru segundo izango dituzu postureo-a prestatzeko.