Cafe Bar Bilbaok eta Tartean Teatroak antzerki laburreko sarien hogeigarren edizioa antolatu dute
Formatu txikiko antzezlan laburren testuak abenduaren 31rako bidali behar dira.
Kafe–teatrorako edo formato txikiko antzerki–lanetarako jatorrizko testuak aurkeztuko beharko dira sariketara, hau da, lanaren beharrizan tekniko zein artistiko txikia dutenak eta ekoizpen eta banaketa "errazekoak". Antzezlanaren luzera, berriz, 30 minutukoa izango da, gutxi gorabehera.
Euskarazko eta gaztelaniazko modalitateak izango dira eta obra bakoitza modalitate bakarrera aurkez daiteke. Bi modalitateetan saria 800 eurokoa izango da (zerga atxikipena kontuan hartu gabe).
Antzezlanak Cafe Bar Bilbao web-orrian publikatuko dira eta Tartean Teatroak lan hauen irakurketa dramatizatua antolatuko du, Lautan Hiru antzerki festibalaren barruan.
Lanak emailez bidaliko dira info@bilbao-cafebar.com helbidera abenduaren 31ra bitarte. Epaimahaiak lanaren kalitatea eta taularatzeko erreztasuna izango ditu kontuan.
Oinarriak hemen kontsulta daitezke.
