Buscemi eta 'beat' belaunaldia
Azkenaldian Boardwalk Empire telesailean ikusi dugun Steve Buscemi aktore eta zuzendariak William S. Burroughsen Queer eleberri autobiografikoa pantailaratuko du. Beat belaunaldiko aktoreak 1953an amaitu zuen eleberria, baina ez zen 1985era arte plazaratu. Momentuz aktore konfirmatuak Guy Pearce (Memento, 2000) eta Ben Foster (X-Men: The Last Stand, 2006) dira. Hori bai, ziur Buscemik bigarren mailako pertsonaia bereziren bat beretzat gordeko duela.