Bus Rush

Bus Rush korrika egiteko joko entretenigarria da; erotzekoak diren eszenatokietatik lasterka egin beharko duzu. Ibilbidean kontrako norantzan datozen autobusei eta beste zenbait oztopori izkin egin beharko diezu, horretarako behatza pantailan irristatu eta jauzi egin edo alboetara mugituta. Era berean, bidean ahalik eta txanponik gehien biltzea komeni zaizu, gero dendan lagungarri izango zaizkizun power-up objektuak erosteko; adibidez, skate hegalaria, jauzi egiteko bota bereziak edota hegan egiteko jetpack motxila. Bus Rush dibertigarria bezain adiktiboa da!