Burning Bridges

Bon Jovik hobe zuen 2010ean musika tresnak entregatzea. Taldearen abestiek, normalean, estruktura berdina jarraitzen dute: bertso, estribillo, bertso, estribillo,  bakarkako gitarra zatia, estribillo. Richie Samborak taldea utzi eta aurrera egin dute. Ez zen beharrezkoa. I´m your man poltsa betetzeko abesti matxista eta melodikoki laua da. Disko osoa bezala. New Jerseykoek iparra galdu zuten These Days (1995)  geroztik, audientziak Crush (2000) gustura hartu bazuen ere. Dry County edota Homebound Train bezalako harribitxiak eman zizkiguten, ez dezatela horren memoria kakazten jarraitu.