Burdin elorri arantzetan… denbora jorratzen

Ataramiñeren eskutik itzaletik argira jauzi egin duen irudi-liburua dugu esku artean, oraingoan Jaen II espetxetik iritsia. Azpilletak bizileku izan dituen espetxeetan eginiko marrazkiak biltzen dira bertan, azalpen-testu sinplez lagunduta. Espetxeko patioak behin eta berriro, kideak pasieran, zeldako objektuen antolaketa, isolamendu gela (kanpotik nahiz barrutik). Lau hormen itolarria helarazten duten marrazkiak asko dira. Baina horretatik harago, ageri dira, txoriak, loreak, olibondoz estalitako Andaluziako magalak, bai eta Azpilletak bere memoriatik erreskatatutako Euskal Herriko zenbait txoko ere.