Burbuiladun plastikoa salgai
Burbuiladun plastikoa lehertzea oso ohitura osasungarria izan daiteke estres edo antsietate handia duten pertsonentzat; hori dio, behintzat, Japoniako enpresa batek egindako ikerketa batek. Horrexegatik, material honetako plantxak salgai jarri dituzte Japonian. "Pucchin Sukatto" izena du produktuak. Burbuilak leher ditzagun lagunok!