Buongiorno, notte (Buenos dias, noche) ****

Italiako Demokrazia Kristaua alderdi politikoaren presidente Aldo Moro bahitu eta hil egin zuten Brigada Gorriek 1978. urtean. Hilketa horren ostean, odolez busti ziren Italiako kaleak ondorengo urteetan. Marco Bellocchio zinemagile italiarrak dramaren alde humanoa du ardatz Buongiorno, notte laudatuan. Hala, Aldo Mororen gogoetak ez ezik, bahiketak iraun zuen artean Chiara bahitzaileak bizi izan zituen sentimendu kontrajarriak ere islatzen ditu La Balia finaren zuzendariak film honetan. Gidoi onenaren saria bereganatu zuen Buongiorno, notte saminak Veneziako Zinemaldian. Film aparta da.