Bularreko minbizian metastasia gerarazteko gai den farmakoa aurkitu dute

Aurkikuntza lehenengo fasean dago oraindik, baina adituek uste dute minbizi mota hau pairatzen duten gaixoen biziraupena hobetu lezakeela.

Vaoo d'Hebron Onkologia Institutuko Ikertzaileek frogatu dute Omomyc deitzen den farmakoa eraginkorra dela hastapenetako tumoreak kontrolatzeko, baita bularreko minbiziaren metastasia geratzeko ere. 
Ikerketa berri honen emaitzak Cancer Research Communications aldizkarian argitaratu dira eta ondorio honetara iristeko hainbat esperimentu garatu dira. Honela, behatu dute farmako hau bularreko minbiziaren metastasia geratzeko gai izan litekeela. 

Frogatutako kasuetan, erantzuna oso positiboa izan dela azaldu du Daniel Masso ikerketaren buruak. Esperimentu ugari burutu dira ondorio honetara iristeko, baina ikertzaile taldea baikor agertu da: "Baikor izateko arrazoiak ditugu, bularreko minbizia duten pazienteak farmako honekin tratatuz gero, bizirauteko aukera gehiago dituzte". 

Bularreko minbizia ohikoena da emakumeen artean, eta hilkortasun mailan bigarren postuan dago minbizien sailkapenean. Urtean, mundu osoan 2,2 milioi kasu agertzen dira eta, estimazioen arabera, 685.000 paziente hiltzen ditu gaixotasun honek.