Bularreko haur batekin zinemara joan

Sesión teta (bular sesioa) deitutako sesioak egiten ari dira zenbait zinematan, euren bularreko haurrarekin gurasoak zinemara joan daitezen. Bertan haurra elikatu eta zaindu ditzakete, baita pixoihala aldatu ere, pelikulaz gozatzen duten bitartean.

Zinema aretoa orgatxoz betetzen da. Amek eta zenbait aitek, euren haurrei arropak kentzen dizkiote, hauen negarrak lasaitzen saiatzen diren bitartean. Gose direnez, amak titia ateratzen du eta umeek esnea edaten dute. Giroa atsegina da, maitasunez betea, familia ezberdinek hitzak gurutzatzen dituzte. 

"Sesión teta" deitutakoan daude guraso eta haur hauek, Madrilen. Pelikularen aurretik langile bat azaltzen da pantailan: "Kaixo. Pelikularen bolumena jaitsi dugu. Audioa altu dagoela iruditzen bazaizu, mesedez, atera kanpora, eta arautuko dugu. Pelikularen hasieran zarata ozenak daude, gero jada intentsitatea jaisten da" dio ahotsak. Gainera, argi baxua ere mantentzen da pelikulak dirauen bitartean, pixoihala aldatu behar balitz ere. 

Pelikulan zehar, negar batzuk entzuten dira, xuxurlak, hitz politak haurra lasaitzeko... Lehen ordu erdian batzuk lo hartzen duten, beste batzuk harrituta geratzen dira pantaila handiari begira. 

Ez da umeari zuzendutako entretenimendu jarduera bat, baizik eta gurasoentzat da. Helburua helduentzako pelikula bat, haurrari jaten ematen ari diren bitartean, gozatzea da, haur jaioberria edukitzeagatik ez litzatekeelako bizitza kulturala alboratu behar. Hori uste dute behintzat ekimen honen bultzatzaileek. 

Bartzelonak "Maldanins" deitutako sesioa dago hilabetean bi aldiz helburu berdinarekin. Giroa #babyfriendly da. Xedea helduentzako obra gehiago programatzea da, normalizatzeko bularreko haurrekin zinemara joatea. Antolatzaileen hitzetan, bularretako haur bat edukitzeak ez du esan nahi bizitza sozial eta kultura baztertu behar denik.