“Build a nation” ***

1978. urtean, AEBetako Washington hiriburuko ghettoetan elkartu zen hardcore musikaren oinarriak jarri zituen laukotea: Gary Miller Dr. Know gitarra jotzailea, Darryl Jennifer baxu jotzailea, Paul Hudson H.R. abeslaria eta Earl Hudson bateria jotzailea. Taldeak gorabehera ugari izan du —tartean, H.R.-k reggae taldea osatu zuen—, eta orain, berriro, laukotea elkartu egin da. Beastie Boys taldeko Adam Yauchek ekoitzi du lan hau,  eta musika aldetik, Bad Brainsen hasierako estilora itzuli da: hardcore azkar eta melodikoa. Dena dela, gure ustez, kanta ederrak edukita ere, hasierako diskoen energia falta du.