Brooklyns finest
Ordura arte elkar ezagutzen ez zuten hiru poliziak bat egingo dute Brooklyngo gunerik arriskutsuenean egindako sarekada batean. Eddie erretiroa hartzear dago, Sal ustelkerian erori da eta Tango trafikatzaile baten taldean infiltratuta dago. Training Day (2001) ederrean erakutsi zuen Fuquak polizia kontuak ondo ematen zaizkiola eta Hawken presentziak halako jarraipen bat ematen dio film hari.