Brigada Criminal
Gipuzkoako Lazkao herrian punk harrobia dago. Bertakoak ziren binilozko harribitxia utzi ziguten Fist Fucking. Hain zuzen, talde hartako jendea ari da Brigada Criminal-en, nahiz eta bien artean alde handia egon. Soinu ona duen ekoizpen honek hamar kantu on dakartza, guztiek punk-kaletarra oinarri dutela. Estilo honek gurean duen arrakasta ikusita, harrigarria da disketxe batek ez fitxatu izana. Lastima ia dena gaztelaniaz izatea, euskarazko Inposatzaile baita piezarik onena.