Brasilen esklabotza kasuak
Sao Paulon egindako agerraldian, Brasilen esklabotza kasuak ematen direla salatu du OIT Lanaren Nazioarteko Erakundeak. Mato Grosso barruti federaleko arroz soroetan; Bahiako kafe, kotoi eta soia landetan; Tocantins barrutiko tomate sailetan
gutxieneko soldataren heren baten azpitik irabazten dute hainbat beharginek. OITak Gobernuak erreskataturiko 121 laguni egindako elkarrizketetatik profil gordina atera du: 11 urte bete baino lehen jartzen dituzte lanean, analfabetoak dira eta urteak pasatzen dituzte egoera horretan. Gobernuak Bolsa Familia izeneko ekimena jarri du martxan konponbide bila.