Bost kontzertu izango dira Sirimiri jaialdian

Irailaren 15etik azaroaren 23ra izango dira emanaldiak, BBK Salan.

Bilbao BBK Live jaialdiak eta BBK-k antolatuta, Sirimiri jaialdia izango da irailetik azarora, BBK aretoan, uztaileko jaialdiaren itzala luzatu nahian. Sirimiri du izena kontzertu zikloak, "pixkanaka, baina etengabe" erortzen den euri meheari erreferentzia egiteko erabiltzen delako.

Bost talde edo artista arituko dira. Still Cornersek zabalduko du egitaraua, eta dream pop soinuez jantziko du aretoa irailaren 15ean. Hurrengo hilean, urriaren 18an, Triangulo de Amor Bizarroren txanda izango da.

Trapa, R&B-a eta elektronika uztartzen diten ABHIR izango da azaroaren 15ean, eta hurrengo egunean, azaroaren 16an, Baiuca igoko da oholtzara, folka eta elektronikarekin jantziz giroa.

Azkenik, Barry B arituko da azaroaren 23an, rock, punk, elektronika, hip hop eta funk estiloak uztartuz.

Kontzertuetarako sarrerak lasttour.org eta salabbk.bbk.eus webguneetan eros daitezke.