Bost hatzeko azenarioa

Darlingtonen (Ingalaterra) bere baratzarekin harro dagoen nekazaririk bada, hori Stuart Boulton da. Azenario bat du azken lorpena, bost gogorgune horiekin laranja koloreko barazkiak oin bat dirudi eta! Euskal Herriko azoketan ez dira oso ohikoak… Halako balentria lortuta, zer egingo zuen ba? Horixe, oina alboan jarrita, to argazkia! Zorionak motel!