Bost espezietik bat jazarriak eta bizirik edo zatika salduak izaten dira

Ikerketa filogenetiko baten arabera lurreko espezie ugari jazarriak eta salduak izaten dira, osorik zein zatika; eta sal-erosketa hau da bioaniztasunaren galeraren arrazoi nagusienetako bat.

Sal-erosketa honetako espezie gehienak gune tropikaletakoak izaten dira, eta zenbat eta handiagoa edo arraroagoa den animalia are eta erakargarriagoa izan ohi da, interesa pizten baitu erosleen artean. Datuak 30.000 espezie aztertu ondoren lortu dira. Haatik, ikerketa honek ez du ezberdintasunik egiten trafiko legal eta ilegalaren artean kontserbadore askok kritikatu dutenez.

Estatu Batuak eta Erresuma Batuko ikertzaileek gizakiek trafikatzen duten espezie kopurua zenbakitan jarri nahi izan dute. Ikerketak errinozero adarrak edo pangolinen ezkatak barne hartzen ditu, baita zenbait suge edo hegazti kantari. Ikertzaileek zenbait datu base erabili dituzte informazio hau eskuratzeko, hala nola, Naturaren Konbertsaziorako Nazioarteko Batura eta Mehatxupean dauden Espezieen Nazioarteko Komertzioa.

Informazio honekin, Science aldizkarian argitaratutako ikerketak erakutsi du 31.500 txori, ugaztun, anfibio eta narrastik daudela eta horietatik 5.570 hau da, ia %18 nazioarteko komertzioaren biktima direla. Zigortuenak ugaztunak (espezie guztien %27) eta hegaztiak (espezie guztien %23) dira. Atzetik narrastiak daude (espezie guztien %12) eta anfibioak (espezie guztien %9). Beldurgarria.