Borobil urdina saltoka ikusten duzu?

Adi sareetako fenomeno biral berriari!

Twitterren zabaldu dute sareetako fenomeno birala; bertan, lauki gorri bat ikusi daiteke, eta barruan, borobil urdin bat. Burua mugituta, borobila mugimenduan dagoela irudituko zaizue, baina ez da hala!

 

Akiyoshi Kitaoka japoniarrak sortu du irudia; ilusio optikoan sortzen aditua da Kitaoka, eta bere kontuan sartzen bazarete, zeharo engainatuta sentituko zarete bere irudi mugikorrekin!