Bonsai Tree

Folk alternatibo lasaia egin nahi zuen Charlie Atkey konposatzaile, gitarrista eta abeslariak, eta soinu berezi hori sortzeko hainbat lagun gonbidatu ditu. Iñigo Asensiok pianoarekin eta akordeoiarekin lagundu du; Iker Lauroba kontrabaxu, gitarra eta koroetan aritu da; Amaia Azpiazuk atzeko ahotsen armonia landu du; Xabier Zeberiok korda-tresnen konponketak, nikelezko-arpa, biolina eta biola jo ditu; Jokin Garmendiak txeloa; Luis M. Morenok tronpeta; eta Laura Lizumak non begiratua eman dio lan potolo honi. Talde honen gauzarik aipagarriena da momenturik isilenetan duen indarra. Abesti intimoak hainbeste jendek jotzea pixka bat arraroa egiten zait, baina emaitzak guztiz merezi du. Zorionak!