Bon voyage **

Ikusmin handia sortu zuen Frantzian Jean-Paul Rappeneau zinemagilearen itzulerak. Cyrano de Bergerac eta Le hussard sur le toit finen zuzendariak naziek hartutako Paris malenkoniatsuan girotu zuen Bon voyage filmaren istorioa. Gerra puri-purian den arren, beti aurki daiteke maitasunerako tarterik. Protagonistak bi emakume ditu maite. Bata, zinema izar distiratsua da. Bestea, erresistentzian nazien kontra borrokan ari den neska ausarta. Bizitzan bezalatsu, maitasunean ere aukera egin beharko du. Komedia ukiturik falta ez duen drama pattala da.