Bon appetit
Unax Ugaldek Daniel gorpuzten du, Thomas Wackerle txef entzutetsuaren Zuricheko jatetxean lanpostua lortu duen sukaldari bilbotarra. Ibilbide profesional arrakastatsua lortzeko bidean, baina, Hanna jatetxeko sommelier erakargarria ezagutuko du. Amets profesionala edo ametsetako emakumea? Horra gazteak egin beharko duen hautua. Malagako Zinema Jaialdian aktore onenaren saria jaso zuen Ugaldek.