Bom yeoreum gaeul gyeoul geurigo bom (Primavera, verano, otoño, invierno y primavera / Printe
Monje budista baten bizipenak dakarzkigu Kim Ki-duk zinemagile hego-korearrak film eder eta hunkigarri honetan. Haurtzarotik, zahartzaroaren azken egunetaraino. Ipuin taoista zirraragarria da, natura bere edertasun osoan islatzen duten irudi politez josita. Bizitzaren lau urtaroetan barna garatzen den ikasgai bat aurkezten digu bertan Seom liluragarriaren egileak. Eta mezua argia da: Jabetzak, berekoikeriak, gehien maite denaren hondamena dakar berarekin. Donostiako Zinemaldian ikusleen saria lortu zuen pelikulak. Kim Ki-duk maisuaren harribitxirik ederrena da, duda izpirik gabe.