Boligrafo hilgarriak

600 boligrafo-pistola atzeman zituen poliziak Katalunian, 1999an. Hori dela eta, ikerketari ekin zioten. Berriki, boligrafo berezi horiek ekoizten dituen tailerra aurkitu du poliziak, Kataluniako Llinars del Valles herrian. 300 eurotan saltzen zituzten boligrafoak, eta erosle gehienak arma bildumagile sutsuak ziren.