Boligrafo adimenduna
Pentsatu al duzu noizbait, pertsona itsuak nola moldatzen diren matematika eta fisika formula eta grafikoak ikasteko? Vanderbilteko unibertsitateko Andy Van Schaackek, boligrafo adimenduna sortu du konponbide gisa. Boligrafoak kamara txiki bat du, eta paper berezi baten gainean, grabatu egiten du eskuz idatzitako guztia. Aldi berean, soinua grabatzen du mikrofono baten bidez, eta bozgoragailu bat baliatuta, idatzitakoa audio bitartez erreproduzitu dezake. Bestalde, artxibo guztiak ordenagailu batera eraman daitezke USB konexioa erabilita. Eta hau dena, ohiko tamaina duen boligrafo batean. Harrigarria.