“Bock Rock Parade”

AEBetako Rochester hiritik datoz, Katorga Works zigiluaren marka dakarren diskoarekin. Hardcore estiloa gailentzen bada ere, soinu progresiboagoa jorratzen du laukoteak. Black Flag taldeak bere bigarren etapan arnasten zuen punk metal zalearen antzeko jario gitarreroa dute, eta riff korapilatsuetan Greg Ginn musikariaren eraginak nabari dira. Hardcore klasikoaren moldetik urruntzen den punk progresiboa dela esango nuke. Lan ilun eta mingarria da baina, era berean, beharrezkoa. Darker Shade Of Blue doinu darkya entzutea baino ez duzue.