Bizkarrak babesteko
Dacako ezbeharraren ostean, nazioarteko 70 enpresa boteretsuk Bangladeshen dituzten fabrikak ikuskatzea erabaki dute, bertako langileak zein baldintzatan diharduten jakiteko eta segurtasun neurriak hartzeko. Izan ere, iragan ekainean Rana Plaza lantegia eraitsi zen hirian. Soldata miserableen truke eta higiene baldintza jasangaitzetan, Benetton, Primark edota El Corte Ingles bezalako markentzako arropak ekoizten zituzten bertan 1.129 beharginek egunean bederatzi, hamabi edota hamalau ordu lan eginez. Eskandaluaren ostean, bizkarrak babestu nahi dituzte Inditex espainiarra eta H&M suediarra bezalako multinazionalek.