Bizkaiko bertsolari txapelketa 2008

Heldu da. Bizkaiko bertsolari onena aukeratzeko tenorea. Abenduaren 20an izango da, Barakaldoko BECen. Dagoeneko prest dira lehiari ekiteko. 


Udaberrian eskualdeetako txapelketak izan baziren, orain, udagoienean, Bizkaiko Txapelketa jokatuko da. 37 lagun izango dira txapela janzteko borrokan. Gai jartzaile eta aurkezle lanak, berriz, Maite Berriozabalek, Zuriñe Iarrituk, Leire Aurrekoetxeak, Bernar Mandalunizek eta Leire Bilbaok beteko dituzte.

Urriaren 12an izango da lehen kanporaketa, Mendexako frontoian. Eñaut Intxaurraga, Xabier Enbeita, Xabat Galletebeitia, Olatz Ibarluzea, Garikoitz Sarriugarte eta Eneko Abasolo “Abarkas” arituko dira nor baino nor. Segidan dituzue jokatuko diren kanporaketak eta partehartzaileak:

Urriak 18, Zeanuriko pilotalekuan: Igor Elortza, Itsaso Paia, Iker Belaustegi, Eñaut Uruburu, Iñaki Iturriotz eta Arrate Illaro.
Urriak 25, Muskizko kultur etxean: Julen Erezuma, Ander Salaberria, Oihana Bartra, Jabier Olibares, Miren Ibarluzea eta Mikel Petuya.
Azaroak 2, Larrabetzuko pilotalekuan: Joseba Artza, Jone Uria, Lander Ibarluzea, Gorka Ostolaza, Miren Amuriza eta Arkaitz Zipitria.
Azaroak 9, Zaldibarko pilotalekuan: Gorka Lazkano, Amaia Uribe, Ander Elortegi, Unai Iturriaga, Mikel Galarza eta Manex Sagarna.

Gainontzeko zazpirak 2006ko txapelketako finalistak dira, finalaurrekoetara zuzenean sailkatuak: Etxahun Lekue, Ibon Ajuria, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Iratxe Ibarra eta Xabi Paia.

Informazio gehiago www.botasarean.biz helbidean.