Bizkaidatz literatura sarian parte hartzeko epea zabaldu dute

Idazleek emandako abiapuntuei jarraipena eman beharko diete parte-hartzaileek.

BizkaIdatz literatura-sariaren XV. edizioa martxa da, herritarren artean literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko asmoz. Parte-hartzaileek idazle batek proposatutako istorio bati jarraipena eman beharko diote, hark ezarritako hasiera, pertsonaiak eta egoerak kontuan izanda. Euskaraz parte hartzen dutenek Jabi Elortzaren Marlon izango dute abiapuntu, eta gaztelaniakoek, berriz, Begoña Elorrietaren Alud

Kontakizunek gutxienez 12 orrialde eta gehienez 15 izan beharko dituzte, eta irailaren 8ra bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak.  Laguntza- Erregistro eta Herritarren Arretarako Bulegoan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez zein Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidean jasotako gainerako moduren baten bidez (erregistro publikoak, posta-bulegoak eta abar) aurkez daitezke idazlanak.

BizkaIdatz literatura-lehiaketa 2008. urtean sortu zen eta ordutik 606 idazlan aurkeztu dira. Hogeita hamar idazlek ere parte hartu dute, abiapuntu-testuak sortzen.